Albistegia

Maiatzaren Lehenean, protesta zaratatsua

Maria Maya Manterola eta Usua Garin

Lanpostu, pentsio, zaintza eta osasungintza sistema duinak aldarrikatzera atera zen dozenaka lagun atzo herrian. Balenciaga ontziolatik abiatu zuten manifestazio jendetsua, eta txosnagunerainoko bidea egin zuten.

Atzo, Maiatzaren Lehenean, inoiz baino ozenago eskatu zituzten dozenaka herritarrek lanpostu, pentsio, zaintza eta osasungintza sistema duinak. Izan ere, 18:30 inguruan, Balenciaga ontziola abiapuntu hartuta, manifestazio jendetsua egin zuten herria zeharkatuz, txosnaguneraino heldu arte.

ELA, LAB, ESK, Balenciaga ontziolako langile batzordea, Ernai, Zumaiako Gazte Asanblada, Ikama, Zumaiako Pentsiodunak, ZUOPA Zumaiako Osasun Publikoaren Aldeko plataforma, Zumaiako Mugimendu Feminista, Malen Etxea eta Sortu eragileek deitu zuten atzoko protesta. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide