Gogotsu esnatu dira zumaiarrak gaur goizean, San Telmo jaiak euripean hasi badira ere. Eguerdiko 12:00etan jaiei hasiera eman zaie txupinazoarekin. Jende ugari bertaratu da, eta txupina entzutearekin batera jantzi dituzte zapiak.
Eguraldi kaskarra zela eta, Itxas Gain elkarteak antolatzen duen hamaiketakoa aterpean eman behar izan dute. Haimaiketakoarekin batera, trikitilariak eta bertso eskolako ikasleak entzuteko aukera izan dute. Jarraian, Zumaiena aretoa jendez bete da, Ondartxo euskal dantzak eta musika eskolak antolatutako emanaldia ikusteko. Azken momentura arte zalantzan egon badira ere, eguraldia ikusita emanaldia kalean ez egitea erabaki dute.
Jaiek asteburu osoan zehar jarraituko dute astelehenera arte. Aurtengo santelmoetako egitarau osoa ikus daiteke hemen.