Ikusleentzako eguraldi ederrarekin, baina korrikalarientzako ez hain baldintza onekin, jokatu zuten larunbat arratsaldean Zumaiako 40. Herri Lasterketa. Hego haizea izan zen egun osoan, eta horrek zaildu egin zuen kirolarien lana. Hala ere, ehunka lagun atera ziren Beheko plazatik, saltaka saio desberdinak korritzera.
Probak emandako irudiak, eta lasterketa luzeko lehen zumaiarren hitzak jaso ditu Gukak honako bideoan.