Osasun mentala. Erronka garaikide bat izeneko hitzaldi zikloa jarri zuen martxan Erkibe kultur elkarteak pasa den urte amaieran. Javier Elcarte neuropsikologoak eta terapeutak eman zuen lehena azaroaren 22an, eta Gurutz Linazaroso neurologoak abenduaren 4an.
Urte berriarekin bueltan da hitzaldi zikloa eta memoria historikoa bezala gaia landuko dute bihar, osteguna, urtarrilaren 9a, Alondegiko Oxford aretoan. Eneko Sanz Goikoetxea izango da hizlaria eta emango duen hitzaldiaren izena Memoria historikoa eta gizarte ongizatea: Herriko Gerra Zibila ulertzeko tresna didaktikoa izango da. Saioa 18:30ean hasiko da.