Zumaiako haur eta nerabeek izango dute zer egin Gabonen bueltan izango duten oporraldian. Izan ere, Zumaiako Ludotekak eta Gazteguneak egitarau bateratua prestatu dute datozen egunetarako. Gaur izango da ekintza horietarako izena emateko azken eguna.
Hala, Ludotekako haurrak (LH4-6) eta Gazteguneko nerabeak Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira joango dira abenduaren 23an, astelehena. Izena emateko azken eguna gaur izango da, eta bakoitzak bere zerbitzuetan eman ahal izango dute izena. Ludotekako haurrentzat prezioa 9 eurokoa izango da; eta Gazteguneko nerabeentzat sarrera doakoa izango da.
Ludoteka
- Abenduak 15, igandea, Familia giroan – Gabonetako eskulanak ekintza izango dute Ludotekan, bertan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da heldu batekin parte hartzea eta haurretako batek 6-12 urte izatea.
-
Abenduak 26, osteguna, Txuri Urdinera egunpasa (LH1-3). Izena emateko azken eguna gaur da, eta prezioa 9 eurokoa da.
Gaztegunea
- Abenduak 27, ostirala, Donostiako Laser Parkera irteera egingo dute. Izen ematea Gaztegunean bertan egin beharko da eta horretarako azken eguna gaur izango da. Prezioa 4 eurokoa izango da eta bidaia ordaindu beharko dute.
- Urtarrilak 3, ostirala, Iruña Salting-era irteera egingo dute. Izen ematea Gaztegunean bertan egin beharko da eta horretarako azken eguna gaur izango da. Prezioa 9 eurokoa izango da (ekintza eta bidaia barne)
Bestalde, gabonetako apaingarriak, oparien tailerra eta bestelako jolas desberdinak antolatuko dira oporraldiko gainontzeko egunetan. Ohiko irekiera dagoen egunetan, arratsaldez zabalduko da zerbitzua (17:00-20:00 aste barruan eta 17:00-21:00 larunbatetan).