Azoka, bertsoak eta giro ona Euskal Jai Eguneko lehen orduetan

Gorka Eizagirre | Juan Luis Romatet 2024ko abu. 9a, 17:36

Euskal Jai Eguna ari dira ospatzen gaur Zumaian. Goizetik gaueko ordu txikiak arte iraungo du jai giroak kostaldeko herrian.

Katxaperoen jaurtiketak eman die hasiera goizean Euskal Jai Eguneko ekitaldiei. Goizez, azoka izan da Zumaiako alde zaharreko plazatxo eta kaleetan. Jakiak, baina baita oinetakoak edota burdinarekin edo ehunekin egindako produktuak aurkitu dituzte, besteak beste, herritarrek zein bisitarekin. Eguerdian, bertso saioa izan da udaletxean, balkoitik balkoira. Herri bazkariaren ondoren, arratsaldean, sagardo dastatzea izango dute Zumaian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide