Koldo Landaluze zena omendu eta oroitu dute lagunek eta senideek

Ihintza Elustondo - Andoni Elduaien 2024ko uzt. 20a, 10:04

Atzo arratsaldean oroitu eta omendu zuten maiatzean hil zen Landaluze zena, Erribera kalean hark egindako azken muralaren aurrean. Jende ugari bildu zen musika eta Landaluzeren hitzak nahiz lanak bildu zituen ekitaldira.

Maiatzean zendutako Koldo Landaluze Zumaiako bizilaguna oroitu zuten atzo, ostirala, Zumaian. Herrian bertan eta herritik kanpo sona handia izan zuen Kalea Guztiona Da mugimenduak eta haren lagunek antolatu zuten ekitaldia, Landaluze "kalean eta festa giroan" oroituz. Erribera kaleko muralaren gerizean dozenaka lagun elkartu ziren, eta Landaluzek berak Egin irratian egindako kontakizunak musikarekin eta hari buruzko hitzekin zein lanekin tartekatu zituzten, emozio handiko uneak sortuz.

Honako bideo honetan ikus daiteke osorik atzo arratsaldean Landaluzeri egindako omenaldia bideoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide