Denboraldia ezin modu hobean amaituko du Kauldi Odriozola (Zumaia, 1997) eskubaloi jokalariak. Nantes klubarekin Frantziako Kopa irabazi du aurten, eta liga irabazteko borrokan izan da azken partidura arte: puntu bakarra izan da liga irabazi duen Paris Saint Germain eta bigarren egin duen Bretainiako klubaren artean. Orain, uda honetan Parisen egingo diren Olinpiar Jokoetan parte hartuko duela jakin du. Zumaian igaro dituen atseden egunetan elkarrizketatu du GUKAk.