Gaur arratsaldeko lehen orduetan, itsasgorak harrapatuta, Algorri eta Andikaraerreka artean pertsona bat gelditu da labarretik irten ezinda. Aurrena menditik ateratzen saiatu dira suhiltzaileak, baina ezin izan dute eta Ertzaintzak helikopteroarekin erreskatatu du, eta Ardantzako ingurura eraman dute.