Jende ugari izan da San Telmo eguneko prozesioan

GUKA Telebista 2022ko api. 25a, 17:04

Ohiturazko prozesioa egin da San Telmo ermitara gaur goizean. Eguraldia lagun, jende asko joan da santuaren alboan. San Pedro Parrokiatik abiatu da prozesioa. Zumaiako Musika Bandak jotako San Telmo martxaren doinuek lagunduta egin dute ermitarainoko prozesioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide