Dinastia Etxabe pilota txapelketak 50 urte beteko ditu aurten. Makina bat pilotari pasatu da Zumaiako historian errotutako kirol jarduera honetatik. Hauetako askok egin dute salto ondoren profesional mailara. Dinastia Etxaberen historiaz eta aurtengo ediziorako prestatutako egitarauaz hitz egin dugu Luis Mari Alberdi pilotari ohi eta Zumaiako Kirol Elkarteko presidente ohiarekin, eta elkartearen egungo presidente Iñaki Ostolazarekin