Adin batetik gorako lagunentzako dantza eskaintzarik ez zegoela ikusita, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak edadetuei zuzendutako dantza tailerra antolatu du. Astean bitan elkartzen dira dantza egiteko, gorputzak mugitzeko eta lagunen artean ondo pasatzeko. Ekimenaren inguruko xehetasunak eman ditu Garazi Etxaburu irakasleak.