Albistegia

1936ko gerran hildako Ignacio Lopetegi omenduko dute larunbatean

GUKA Telebista

Gerra Zibilean hil zen Ignacio Lopetegi gudari oikiarra, 1937an, Artxandako batailan. Haren gorpua, baina, desagertuta egon da zortzi hamarkada luzez, iaz Begoñako hilerrian aurkitu zuten arte. Bere sendiak larunbatean omenduko du Ignacio Lopetegi Oikian egingo den ekitaldian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide