50 ikasle Saharako kanpalekuetara joango dira apirilaren hasieran Darahli elkarteak antolatutako bidaian

GUKA Telebista 2023ko mar. 8a, 10:23

Zumaiako 50 ikasle Saharako kanpalekuetara joango dira apirilaren hasieran Darahli elkarteak antolatutako bidaian. Bertan, lankidetza programa batzuk gauzatzeaz gain, saharar errefuxiatuek bizi duen egoera ezagutzeko aukera izango dute. Maddi Amilibia eta Nicole Arribillaga lehendabizikoz joango dira kanpalekuetara; Enara Manterola eta Lier Etxabe, berriz, aurretik izanda daude. Bidaiaren berri eman dute laurek, baita Samuel Ruiz Darahli elkarteko koordinatzaileak ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide