Eguzkipean, gaur hasi dituzte oikiarrek sanbartolomeak. Goizean goiz meza izan dute, eta horren ondoren hasi da jendea auzoan elkartzen. Adin guztietako oikiarrak bildu dira bertan, eta elizako kanpaiek 12:00ak jo eta gero bota dute txupinazoa. Hain zuzen, festa batzordeko kide ohiek izan dute horren ardura, gaur egungo kideek omenalditxoa egin ondoren. Asteartera arte hainbat eta hainbat ekintza izango dira auzoan.