Biolurrek, Zumaiako Udalak, Urkomek eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatuta, elikagai ekologikoen azoka izan da gaurkoan Zumaian hirugarren aldiz. Goizean goiztik, dozena bat pasa ekoizle egon dira Eusebio Gurrutxaga plazan beraien produktuak eskaintzen.
Bertan, besteak beste, barazkiak, ogia, sagardoa edo gazta aurkitu ahal izan ditu jendeak, baita Biolurren informazio puntua eta Osoa sukaldaritzako kideak ere. Bideoak hainbat ekoizleren adierazpenak biltzen ditu.