Arritxu Iribar Euskadi Irratiako kirol esatari zumaiarrak Eusko Jaurlaritzaren ‘Kiroletik Bagoaz Euskaraz’ sariketako aitortza jaso du. Lehen edizioko saria Aritz Olagoik jaso du, kirol entrenamenduetan euskara sustatzeko metodologia zehatza garatzeagatik.
Iribar saria jasotzeko hautagaien artean zen, eta atzo Donostiako Aquariumen egin zuten ekitaldian Iribarri nahiz beste hamar norbanakori eta erakunderi egin zien aitortza Eusko Jaurlaritzak. Iribar pozik agertu zen diploma jasota.