Mailaka eta abiapuntu desberdinetatik aritu dira aurtengo San Silbestre lasterketako parte hartzaileak. LH 1, LH 2, LH 3, LH 4 mailetako haurrek egin dute lasterka lehendabizi, eta 250 metro egin dituzte Erribera kalean zehar. LH 5, LH 6 mailetako haurrek, berriz, 1.100 metro egin dituzte, eta DBH 1, DBH 2 mailetako gaztetxoek, 1.500 metro.
Ipar martxa ere egingo dute. Horiek ere Eusebio Gurrutxagatik abiatu dira, baina 5.000 metro egin dituzte, 11:30ean hasita. Korrikalariak, berriz, 12:00etan atera dira Beheko plazatik bertatik, eta herrian zehar eman dute itzulia, 5.000 metro osatu arte.