Gabonetako Xake Txapelketa izan zen atzo Alondegian, eta zaleek goraino bete zuten Oxford aretoa. Izan ere, txapelketa orokorrean 80tik gora parte hartzailek izena eman ondoren, haurrei zuzenduriko norgehiagoka ere antolatu zuen Kbi xake elkarteak.
Haurrak izan ziren jokatzen goiztiarrenak: 6 eta 8 urte bitarteko hamar haur inguru aritu ziren nor baino nor, eta guztiek eraman zuten domina etxera. Helduen kategorian, berriz, Alex Odriozola donostiarra sailkatu zen lehen postuan, Aitor Martinez madrildarra bigarrenean, eta Paulo Alberdi zumaiarra izan zen hirugarren: 100 euroko balioa duen saskia jaso zuen irabazleak, 75 eurokoa bigarren sailkatuak eta 60 eurokoa hirugarrenak.
Lehenengo zumaiarrari, lehenengo emakumeari eta lehenengo gazteari saskiak eman zizkieten; Paulo Alberdiri, Oier Sarasketari eta Nuria Corral santurtziarrari, hurrenez hurren.