Gabon garaia da, eta urteko sasoi honetan ohikoa den bezala, herritarrak opariak eta bestelako erosketak egiten ari dira. Erosketa horiek egitera saltoki handietara, Internetera, nahiz herriko dendetara jotzen da, eta Gertu Zumaiako merkatarai elkarteak aurten ere sari bikainak zozkatuko ditu herrian erosten dutenen artean.
Izan ere, 300 euroko balioa duten hiru bonu banatuko ditu erosketak Gerturen saltokietan egiten dituztenen artean, baita hiru otarra ere.
Zozketan parte hartzea oso erraza da: erosketa egin ondoren, nork bere datuak paper batean idatzi eta kutxa batean sartzea nahikoa da, zozketan parte hartzeko.