Haurrek zein helduek, korrika, patinetan edo ipar martxan, hartuko dute parte 2023ko azken egunean San Silvestre lasterketan. Eguerdi partean izango dira proba guztiak. Egunean bertan izenak emateko txartelak eskuragai izango dira, baina aurrez izena ematea gomendatzen du udalak. Parte hartzailearen adinaren arabera leku desberdinetan emango dira izenak.
Haurrak
LH1, LH2, LH3 eta LH4ko haurrak
Probaren ordua: 11:00
Izen ematea:
- Koordinatzaileek ikastetxetan banatuko dituzte txartelak.
- Lasterketa bitartean, soinean eraman beharko dute korrikalariek txartela; ondoren, gutunontzian sartu beharko da.
Ibilbidea: Alondegi aurretik Eusebio Gurrutxaga plazara (250 m). Ikusi planoa.
Probaren ezaugarriak: Lasterketa hasieran, bi korrikalarik zinta baten bidez erritmoa mugatuko dute, eta haurrek, hasierako momentu horretan, ezingo dute muga hori aurreratu. Behin korrikalariak sakabanatu direnean, zinta jaso, eta nahi duten erritmoan egin ahal izango dute korrika.
LH5 eta LH6ko haurrak
Probaren ordua: Aurreko proba amaitzean
Izen ematea:
- Koordinatzaileek ikastetxetan banatuko dituzte txartelak.
- Lasterketa bitartean, soinean eraman beharko dute korrikalariek txartela; ondoren, gutunontzian sartu beharko da.
Ibilbidea: Eusebio Gurrutxagatik Arrangoletara eta buelta, 1.100 m. Ikusi planoa.
DBH1 eta DBH2ko haurrak
Probaren ordua: Aurreko proba amaitzean
Izen ematea: Kiroldegian
Ibilbidea: Eusebio Gurrutxaga plazatik Talaipe ingurura eta buelta, 1.500 m. Ikusi planoa.
Gazteak eta helduak
Ipar martxa
Ordua: 11:30
Izen ematea: Kiroldegian.
Ibilbidea: Eusebio Gurrutxagan hasi eta 5.000 m. Ikusi planoa.
Probaren ezaugarriak:
Ibilbidearen eskuineko aldetik joango dira eta, ahal dela, espaloitik edo bidegorritik.
Lasterketa bitartean, soinean eraman beharko dute txartela; ondoren, gutunontzian sartu beharko da.
Lasterketa patinetan
Ordua: 12:00
Izen ematea: Kiroldegian.
Ibilbidea: Eusebio Gurrutxagan hasi eta 5.000 m. Ikusi planoa.
Helduen lasterketa orokorra
Ordua: 12:05
Izen-ematea: Kiroldegian
Ibilbidea: Eusebio Gurrutxagan hasi eta 5.000 m. Ikusi planoa.