Zestoako aztarnategien ikuspegi geologikoa aztertu dute Arkeologia Astean

Iraia Oteiza

Zestoako ondare paleontologiko eta arkeologikoari buruz hitzaldia eskaini zuten atzo Alondero aretoan Martin Arriolabengoa Zubizarreta eta Ane Corral Cobos adituek.

Arkeologia Astearen barruan, Hezurretatik haratago: Zestoako aztarnategi paleontologiko eta arkeologikoei begirada geologikoa hitzaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Zestoako Alondero aretoan. Martin Arriolabengoa Zubizarreta geologoak eta Ane Corral Cobos adituak herriko aztarnategiak geologiaren ikuspegitik aztertu zituzten, eta dozenaka lagun bildu ziren haiek esandakoak ezagutzeko. 

Hizlariek azaldu zutenez, aztarnategietan aurkitutako hezurrek, sedimentuek eta bestelako arrastoek iraganeko bizimoduari buruzko informazioa emateaz gain, garai hartako ingurumenaren eta paisaiaren berri ere ematen dute. Horretarako, aztarnak aurkitu diren lur geruzak eta horien eraketa prozesuak aztertzearen garrantzia nabarmendu zuten.

Antxieta arkeologia taldeak antolatu du aurtengo Arkeologia Astea, Zestoako Larrazken Kulturalaren egitarauaren barruan. Jardunaldien bigarren hitzordua igandean izango da; arkeologia erakusketa jarriko dute egun horretan ikusgai udaletxearen azpian, 11:00etatik 15:00etara bitartean. 

(Argazkiak: Urtzi Oteiza)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide