Txikitasunean Handi festa ospatzen ari dira gaur, larunbata, Arroabean. Egun osoko egitaraua antolatu dute, eta goizean hasi dituzte ekitaldiak. Hain zuzen ere, 11:00etatik 12:30era, Txepetxa izeneko haurrentzako aisialdiko jolasak izan dira, eta, ondoren, bingoa egin dute frontoian. Hainbat auzotar elkartu dira, eta giro ederra sortu da goiz partean.
Arratsaldean jarraituko du festak. 17:00etan, Potx magoaren ikuskizuna izango da, eta 19:00etan, giza proba erronka jokatuko dute Arroabeak eta Aizarnazabalek; hemen irakur daiteke gai horri buruz Gukak egindako erreportajea. 20:00etan, Joseto ta Alayak elektrotxarangak alaituko du Arroabea; 22:00etan, Gabezin taldearekin erromeria izango da; eta, ondoren, Patx DJarekin jarraituko du festak.
(Argazkiak: Leire Martija)