AEK-k Zestoako historia ezagutzeko ibilaldia antolatu du ostegunerako

Andoni Elduaien

Zestoako plaza, Laranjadi plazatik. (Urola Turismoa)

Mikel Nogales historialariak gidatuta, herriko kultur ondarea eta historikoa ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Zestoako AEKrekin jarri behar da harremanetan txangorako izena emateko. 

Datorren ostegunean, hilak 22, Zestoako historia poteoan ezagutzeko aukera eskainiko du Zestoako AEK-k. Jakintza edan: Zestoako historia, pote artean izena eman diote ekintzari, eta Mikel Nogales historialariak gidatuta, herriko kultur ondarea eta historikoa ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. 

Liburutegian jarri dute hitzordua 18:00etan, eta handik abiatuta, Zestoako gune eta eraikin historikoak bisitatuko dituzte, eta Nogalesek haiei buruzko azalpenak emango ditu. Txangoan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik zestoa@aek.eus helbide elektronikora idatzita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide