Igor Arrieta txirrindularia Lidl-Trek taldeak fitxatu du 2029. urtera arte. Hitzarmena tarteko, Zestoako bizilagunak hiru denboraldi egingo ditu Alemaniako txirrindularitza taldean. Bi aldeak "pozik" agertu dira akordioarekin.
Kirolariak azaldu du txirrindulari gisa hazteko gogo handia duela, eta Lidl-Trek taldearekin horretarako aukera izango duela aurreikusten duela. "Ilusio handia egiten dit Skjelmose, Pedersen eta Ciccone bezalako txirrindulari handiekin taldean ibiltzeak", esan du Arrietak.
Arrieta 2024ra arte Kern Pharma taldean ibili zen, eta azken bi urteak UAEn egin ditu. Aurten, gainera, World Tourreko lehen garaipena eskuratu zuen, Italiako Giroko bosgarren etapa irabazita.