Eguerdiko txupinazoarekin batera hasi dituzte ofizialki amabirjinak Zestoan, eta harrezkero festa giro betean murgilduta dabiltza herritarrak. Goizeko ekitaldien ondotik, mimoz kozinatutako paellak jateko elkartu dira kuadrilla asko eta asko koloretako alkandorak jantzita, eta tripa bete ostean, kuadrillen arteko jolasak hasi dituzte 17:00ak pasatxoan.
Algara eta umore ona izan dira nagusi jolasetan parte hartu duten kuadrillen artean, eta jendetza batu da zezen plazako harmailetan ikuskizunaz gozatzera. Ustekabe txarangak girotu ditu jolasak. Bitartean, haur eta gaztetxoak frontoian aritu dira han jarri dituzten puzgarrietan saltoka.
Festa goizaldera arte luzatuko da gaur, ohi bezala, musikak lagunduta. Iluntzean Ustekabe txaranga ariko da Zestoako kaleak girotzen, eta Azax eta Jonkass DJak kontzertuak eskainiko dituzte 22:00etatik aurrera txosnagunean.
Asteartera bitartean festek jarraipena izango dute Zestoan. Datozen egunetan, herritarrek honako egitarau honetaz gozatu ahal izango dute:
Bihar, igandea
- 09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
- 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- 11:30. Nafartasunari gorazarrea, dantza, bertso, kantu eta musikaz alaituta.
- 12:00. Erremonte txapelketa, frontoian.
- 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
- 18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta, zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Gailu eta Ithaka.
- 18:00. Boli kalean haurrei zuzendutako kale antzerkia, kiroldegiko aterpean, Pantzart konpainiaren eskutik.
- 18:00. Lehen zekorketa.
- Toreatzailea: Pedro Gomez Barbon.
- Ordezkoa: Victor Mencia Sanchez.
- Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Toledo, Espainia).
- Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
- Jarraian, Zestoako Banda, Erdikalean.
- 21:00. Argizulo Dub Station, Costmix eta 3re DJak, txosnagunean.
Etzi, astelehena, Umeen Eguna (Herritarrak zuri-gorriz janztera gonbidatu ditu udalak)
- 11:30. Umeen diana zaratatsua, plazatik hasita. (Ume bakoitzak zarata ateratzeko zerbait eramatea gomendatu dute: kazuela, danbor, turuta, txistu...)
- 12:00. Txupinazoa. Ondoren, gaztetxoen dantzaurrea eta zahagi-dantza, Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta. Gero, buruhandien eta txistularien kalejira.
- 13:00. Lopene ganadutegiko poniak eta zezentxoak, plazan.
- 14:30. Umeentzat, gaztetxoentzat eta gurasoentzat bazkaria, kiroldegiko aterpean.
- 15:30. Karaokea, kiroldegiko aterpean.
- 18:00. Umeentzat tailerrak, frontoi zaharrean.
- 19:00. Aliritzi erromeria, kiroldegiko aterpean.
- 22:00. Suzko zezena, plazan.
- Ondoren, Sedientos de Cumbia eta Txamakos, txosnagunean.
Irailak 8, asteartea, Ama Birjina eguna
- 09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
- 10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- 11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
- 11:30-14:30. Joko erraldoiak gaztetxoentzat, frontoi zaharrean.
- 12:00. Meza.
- Ondoren, Udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
- 13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
- 17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
- 18:00. Apar festa, frontoi zaharrean. Ondoren, photocall-a eta merendola.
- 18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta, zezenketen alternatiba kontzertua izango da estazio aldean: Izaki Gardenak.
- 18:00. Bigarren zekorketa.
- Toreatzailea: Jose Antonio de Gracia.
- Ordezkoa: Jose Huelves.
- Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Toledo, Espainia).
- Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
- Jarraian, Zestoako Banda, Erdikalean.
- 20:00. Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldearen eta Zestoako trikitilari taldearen eskutik.
- 22:00. Laket taldearekin erromeria txosnagunean, Ama Birjina festei amaiera emateko.