Motx pailazoaren ikuskizunaren eta Zestoako bandaren emanaldiaren ondotik, sagardo dastaketarekin eta Izer eta Alabierren erromeriarekin gozatzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean Arroabean. Auzotarrak oraindik ere festarako gogoz atera ziren kalera, eta gogotik gozatu zuten sagardoa dastatuz eta trikiti doinuekin dantzatuz. Afalostean, berriz, 22:00etan, festei amaiera eman zien bandera jaitsiera egin zuten. Gisa horretan, datorren urtera arte agurtu dituzte Karmen jaiak Arroabean.
(Argazkiak: utzitakoak)