Arroabeko Karmen jaiak amaierara iristen ari dira, eta auzotarrak azken festa orduak ezin hobeto aprobetxatzen ari dira. Motx pailazoaren ikuskizunarekin gogotik gozatu dute auzoko umeek frontoian, eta Zestoako musika bandak girotu du ondoren eguerdi partea. Dozenaka auzotar bildu dira plazan, bero egiten zuenez, itzaletan, eta gustura entzun dituzte bandak eskainitako askotariko piezak.
Azken orduak geratzen zaizkie auzoko jaiei, baina arratsaldean eta iluntzean ere izango da festarako aukerarik. 18:00etan hasita, sagardo dastaketa izango da, eta 19:00etan, erromeria izango da Izer eta Alabierrekin. 22:00etan, berriz, festei amaiera emango dien bandera jaitsiera egingo dute.
(Argazkiak: Iraia Oteiza eta utzitakoak)