Dantza, musika eta kirola, Arroabeko Karmen egunean

Nerea Uranga 2026ko uztailaren 16a

Atzo arratsaldetik karmenetan murgilduta dabiltza Arroabean. Gaur Karmen eguneko ospakizunak dituzte arroarrek. Meza, dantzariak, jubilatuen bazkaria, futbito txapelketa, trikitilariak, herri kirolak eta esku pilota txapelkertako finalak izango dira gaurkoan, besteak beste.

Atzo arratsaldean bota zuten Karmen jaiak hasteko suziria Arroabean, eta igande gauera arte festetan murgilduta izango dira arroarrak. Gaur, uztailak 16, Karmen eguna ospatzen ari dira auzoan. Bazkalordura bitartean era askotako eta adin guztietako herritarrentzako ekitaldiak izan dira: futbito txapelketa, meza nahiz Itxaropena dantza taldekoen emanaldia, eta jende ugari bildu da herriko pilotalekuaren, plazaren eta elkartearen bueltan. 

Jubilatuen bazkaria ere egin dute gaur, eta arratsalde partean kirolak izango du protagonismo berezia: herri kirol erakustaldiarekin, esku pilota txapelketaren finalarekin eta mus txapelketarekin.

Hona hemen gaurtik aurrerako festetako egitaraua: 

Gaur, osteguna.

  • 18:00. Trikitilariak eta herri kirolak.
  • 19:30. Ill. Etxera esku pilota txapelketako finala.
  • 22:00. Mus txapelketa.

Bihar, ostirala.

  • 11:00. Ume jolasak.
  • 13:00. Umeen bazkaria.
  • 15:00. Puzgarriak.
  • Ondoren, 2025eko kintadari ongietorria eta txokolate jana.
  • 19:00. Gozau txaranga.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 23:00. Kontzertuak eta DJak: Hoben, The Lio, Indate DJa eta Fury DJa.

Uztailak 18, larunbata.

  • 11:00. Paella lehiaketa.
  • 14:00. Kuadrilen bazkaria.
  • 17:30. Kuadrilen arteko jolasak, Lopene ganadutegiko zezen txikiekin.
  • Ondoren, Lopene ganadutegiko enbolatuak.
  • 19:00. Hamarru elektrotxaranga.
  • 23:00. Txosnan, Trikidantz eta Bull DJa.
  • 00:00. Zentroan, Saizar, Eddy eta Kroke DJak.

Uztailak 19, igandea.

  • 12:00. Motx pailazoa.
  • 13:00. Zestoako bandaren kontzertua.
  • 18:00. Sagardo dastaketa.
  • 19:00. Izer eta Alabierrekin erromeria.
  • 22:00. Bandera jaitsiera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide