Kalakanen doinuek girotu zuten atzoko arratsaldea Zestoan. 19:00etan hasita izan zen Kalakanen kontzertua kiroldegiko aterpean, eta emanaldirako prestatuko aulki denak bete ziren. Zestoako Udaberri Kulturala egitasmoko azken saioa izan zen atzokoa.
Otsailean abiatu zuten Zestoako Udaberri Kulturala egitasmoa, udalak eta herriko zenbait eragilek antolatuta. Orduz gero, besteak beste, Punpairez umore ikuskizuna, Fundizio Fest musika jaialdia, Xabi Solano eta Jon Garmendia Txuria-ren Bidasoatik harago emanaldia eta Kalakanen kontzertua izan dira egitaraua osatu dutenak.
Zestoako Udaberri Kulturaleko emanaldiak bukatu badira ere, kulturak tartea izango du datozen egunetan Zestoan. Izan ere, Zestoako Antzerki Astea egingo baita asteazkenetik igandera bitartean, Eromenek antolatuta.