Xabi Solanoren eta Jon Garmendiaren larunbateko emanaldia Kultur Etxera lekualdatu dute

Iraia Oteiza 2026ko ekainaren 3a

Xabi Solano eta Jon Garmendia. (Utzitakoa)

Eguraldiaren iragarpena dela eta, antolatzaileek kontzertua lekualdatzea erabaki dute. San Lorenteko ermitan beharrean, Zestoako Kultur Etxean izango da azkenean, aurreikusitako ordutegian. Sarrerak oraindik eskuragarri daude.

Xabi Solanok eta Jon Garmendiak larunbatean eskaini behar duten Bidasoatik harago emanaldia lekuz aldatu dute, eguraldiaren iragarpena medio. San Lorenteko ermitan beharrean, Zestoako Kultur Etxean izango da, 18:00etan. 

Sarrerak mugatuak izango dira, baina oraindik eskura daitezke horiek Zestoako turismo bulegoan,, 10 euroren trukean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide