Argiola kooperatibaren instalazio fotovoltaiko berriak, ekiteko bidean

Julene Frantzesena 2026ko martxoaren 11

Iraeta futbol zelaiko aldagelen sabaian jarri dituzte eguzki plakak. (Zestoako Udala)

Iraetako futbol zelaiko aldagelen teilatuan eguzki plakak jarri dituzte jada, eta Zestoako kiroldegiko teilatuan ere laster kokatuko dituzte. Aizarnako eguzki plaken instalazioa, berriz, martxan da dagoeneko; herritarrak eta udala hasi dira han sortutako energia kontsumitzen.

Argiola energia berriztagarrien kooperatibak instalazio fotovoltaikoak martxan jartzen jarraitzen du. Aizarnako eguzki plaken instalazioa abian jarrita du dagoeneko, eta udalak azaldu duenez, herritarrak hasi dira han sortutako energia kontsumitzen, baita udala bera ere. Erakundeak zehaztu duenez, gainera, aurki izango da martxan Arroabeko instalazioa.

Halaber, Iraetako futbol zelaiko aldagelen teilatuan eguzki plakak jarri dituzte jada, eta Zestoako kiroldegiko teilatuan ere laster kokatuko dituzte. Hain zuzen ere, horixe izango da energia komunitateak udalarekin elkarlanean egingo duen hurrengo urratsa. Bi proiektu horiek joan zen urrian aurkeztu zituen Argiolak.

Argiolak zehaztu duenez, herritarrek, elkarteek nahiz enpresek oraindik ere aukera dute proiektura batzeko, eta hala nahi dutenek argiola@ni.eus helbidera mezua idatzi beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide