Aizarnako proiektua martxan dagoela ospatzeko ekitaldia egin du gaur eguerdian Argiola Zestoako energia komunitateak Aizarnan bertan.
Kooperatibako 30 bat bazkide elkartu dira ekitaldian, orain arte egindakoa ospatzeko eta aurrera begira jartzeko. Iñaki Odriozola eta Aiala Etxabe kideen azalpenak entzun ondoren, energia sortzen hasi berria den Aizarnako eguzki plaken instalazioa bisitatu dute pilotalekuan; han taldeko argazkia atera, eta plazan mokadutxoa eginez amaitu dute juntadizoa.
(Argazkiak: Argiola)