San Isidro kaleko sarbidea itxita egongo da ostegunean eta ostiralean Arroabean

Mailo Oiarzabal 2026ko martxoaren 3a

Igogailu publikoa eraikitzeko lanak, Arroabean. (Maddi Txintxurreta)

Igogailu publikoa eraikitzeko lanak direla-eta etengo dute N-634 errepidetik herrigunerako sarrera-irteerako bideko trafikoa. Ibilgailuek Olaeta kaleko sarbidea erabili beharko dute.

Ostegunean eta ostiralean, martxoak 5 eta 6, goizetik iluntzeraino itxita egongo da N-634 errepidetik Arroaberako sarbidea, San Isidro kalea eta Karmengo Amaren errepidea lotuko dituen igogailu publikoa eraikitzeko lanak direla eta.

Zehazki, ostegunean 09:30etik 18:30era eta ostiralean 08:30etik 18:30era egongo da trafikoarentzat itxita San Isidro kaleko sarrera-irteera. Ordu tarte horietan, beraz, ibilgailuek GI-631 errepidetik Olaeta kalerako sarbidea erabili beharko dute herrigunera sartzeko zein herrigunetik irteteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide