'Punpairez' ikuskizunerako sarrerak gaur jarriko dituzte salgai

Mailo Oiarzabal

'Punpairez' saioaren promozio argazkia.

Maria Blanco zestoarra tartean duen umore ikuskizuna eta irratsaioa ostiralean emango dute Kultur Etxean eta Turismo Bulegoan eros daitezke sarrerak, 5 eurotan. Zestoako Udaberri Kulturalaren barruko lehen ekitaldia izango da.

Ostiral honetan, otsailaren 27an, izango da aurreko astean aurkeztu zuten Zestoako Udaberri Kulturala egitarauaren barruko lehen hitzordua.

Maria Blanco zestoarra tartean duen Punpairez ikuskizuna eta irratsaioa emango dute ostiralean Kultur Etxean, 19:30ean. Umorea, elkarrizketak, bakarrizketak eta zuzeneko musika uztartzen dituzte Punpairez-en, eta Zestoan ere osagai horiek izango ditu. Herriko gonbidatuak ere elkarrizketatuko dituzte: Mikel Irure eta Naroa Agirre.

Ostiraleko emanaldirako sarrerak gaurtik aurrera eros daitezke Turismo Bulegoan, 5 euroren truke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide