Zestoako Erdi Arora arteko kontuetaz ariko da Jexux Odriozola bihar Alonderon

Mailo Oiarzabal 2026ko otsailaren 23a

Zestoako herrigunea, Ondarbasotik. (Oier Arregi)

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan antolatu dute Zestoa ezagutuz. Erdi Arora arteko zenbait ohar hitzaldia, 15:30ean.

Aire zabaleko jarduerak barrukoari egingo dio leku aste honetan Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan.

Oraingoan, herriko historiarekin lotutako hitzaldia antolatu dute Zestoako Udalak eta Zaintza Sareak. Jexux Odriozola izango da hizlaria,; Erdi Aro aurreko Zestoa izango du hizpide, Zestoa ezagutuz. Erdi Arora arteko zenbait ohar hitzaldian

Alonderoko aretoan egin dute biharko hitzordua, 15:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide