Azaroaren 25a

Ikusmina piztu du 'Desenfocada' film laburraren emanaldiak

Mailo Oiarzabal 2025eko azaroaren 13a

Alonderoko aretoa beteta zela egin zituzten atzo filmaren proiekzioa eta ondoko tertulia, Zestoako Mugimendu Feministak Azaroaren 25ari begira antolatu duen egitarauaren lehen hitzorduan.

Film emanaldi eta tertulia jendetsuarekin hasi dituzte Zestoan Mugimendu Feministak Azaroaren 25aren harira antolatu dituen ekintzak.

Ikusmina piztu zuen atzo arratsaldean Desenfocada film laburraren proiekzioak eta ikus-entzulez bete zen Alonderoko aretoa. Emakumeek bikotekideengandik jasaten dituzten tratu txar psikologikoak dira Miguel Anfgel Furnierrek zuzendu eta 2009an estreinatu zuten film labur horren ardatza.

Proiekzioaren ondoren, ikusitakoaz jan-edanean tertulian aritzeko parada izan zuten bertaratutakoek.

Datorren asteazkenean, hilaren 19an, EHko genealogia indarkeriari eta protokoloei dagokienean eta egungo aurrerapauso eta korapiloak hitzaldia emango du Euskal Herriko Bilgune Feministak Alonderon bertan, 19:00etan. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguneko manifestazioaren aurreko bigarren eta azken hitzordua izango da hori.

(Argazkiak: Maddi Txintxurreta)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide