Azaroaren 25a

Azaroaren 25aren harira, hainbat ekintza prestatu ditu Zestoako Mugimendu Feministak

Ane Olaizola

Azaroaren 25ko elkarrizketaratze bat Zestoan, artxiboko irudi batean. (Maialen Etxaniz)

Azaroaren 25ean bertan, manifestazioa egingo dute Zestoan, eta aurretik dokumental emanaldia eta hitzaldia izango dira. 

Zestoako Mugimendu Feministak hainbat ekintza antolatu ditu Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira. Azaroaren 25ean bertan manifestazioa egingo dute herrian, 18:30ean plazan hasita, baina lehenago ere izango da jarduerarik, herritarrek gaiaz hausnar dezaten. 

Aurreneko ekintza hurrengo asteazkenean, hilaren 12an, izango da. Desenfocada dokumentala eskainiko dute egun horretan Alonderon, 19:00etan hasita, eta ondoren, tertulia egingo dute, pintxoekin lagunduta. Horrez gain, hilaren 19an, asteazkenez, Euskal Herriko Bilgune Feministak hitzaldia eskainiko du leku eta ordu berean, EHko genealogia indarkeriari eta protokoloei dagokienean eta egungo aurrerapauso eta korapiloak izenpean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide