San Isidro kalean trafikoa moztuko dute etzi, Txikitasunean Handi eguna dela eta

Mailo Oiarzabal 2025ko urr. 9a, 10:23

Arroabeko San Isidro kalea, artxiboko irudian. (Nerea Uranga)

11:30etik 23:00ak arte ezingo da ibilgailurik igaro plaza aurreko zuzengunetik, jai giroan ibiliko diren herritarren "segurtasuna bermatzeko". 

Aurretik ere festa egunetan ohi zutenez, eta joan den otsailetik boto bidez herritarrek hala berretsita, etzi ere ibilgailurik ezingo da igaro Arroabeko San Isidro kaleko zati nagusian.

Aurtengo Txikitasunean Handi eguna ospatuko dute, izan ere, zapatuan arroarrek, eta jai giroan ibiliko diren herritarren "segurtasuna bermatzeko" hartu du neurria Zestoako Udalak. Horrela, 11:30etik 23:00ak arte ezingo da ibilgailurik igaro aipatu kaleko plaza aurreko zuzengunetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide