Festa egunetan San Isidro kalea ibilgailuentzat ixtea erabaki dute Arroabeko bizilagunek

Aitziber Arzallus 2025ko ots. 6a, 12:51

Zestoako San Isidro kalea. (Zestoako Udala)

Asteartean egin zuten bozketa, 198 auzotarrek parte hartu zuten, eta 126 bozka eskuratu zituen herriko auzoko trafikoaren sarrera-irteera nagusia den San Isidro kalea ixteko aukerak.

Arroabeko bizilagunek hartu dute erabakia: festa egunetan eta egun berezietan San Isidro kalea itxi egingo dute ibilgailuentzako. Asteartean egin zuten bozketa, 198 auzotarrek parte hartu zuten, eta 126 bozka eskuratu zituen herriko auzoko trafikoaren sarrera-irteera nagusia den San Isidro kalea ixteko aukerak. Beste aukerak, berriz, 72 boto jaso zituen.

Erabakia ez zuten lehendabiziko bozketan parte hartu, bigarrengoan baizik. Izan ere, urtarrilaren 23ko lehendabiziko bozketan, Arroabeko erdigunea eremu seguruago bilakatzeko Zestoako Udalak martxan jarritako prozesuaren barruan, San Isidro kaleko zirkulazioa berrantolatzeko aurkeztukotako hiru proposamenen artean aukeratu behar izan zuten arroarrek, baina bi proposamenek boto kopuru bera jaso ondoren, asteartean egin zuten bigarren bozketa.

Bozketaren emaitzaren arabera, aurrerantzean piboteak jarriko dituzte auzoko festa egunetan eta egun berezietan, errepidea itxiz, eta horrez gain, gutxieneko neurriak ezarriko dituzte eguneroko zirkulazioa antolatzeko; alegia, aparkalekuak kenduko dituzte, zebra bideak luzatuko dituzte, zabor ontziak lekuz aldatuko dituzte, eta piboteak jartzeko zuloak egingo dituzte behar dutenean errepidea ixteko aukera izateko.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide