Kuadrillen Eguna ospatu zuten atzo, larunbata, Zestoako festen barruan. Besteak beste, eguerdira artean haize handia egin zuen eta paella lehiaketan parte hartu zuten 23 kuadrillek, babes tokiak aurkitu behar izan zituzten paella kozinatzeko.
Guka paellak prestatzen ari ziren herritarrekin egon zen, eta haien ahotik jaso zuen paella antolatzeko nola moldatzen diren eta zer-nola kozinatzen duten. Festa giroa nabarmena izan zen.
Bestalde, festa giroan, baina Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko ere elkarretaratu ziren zestoar ugari plazan.