Zestoako festak

Estua izan da Zestoako Gazte Eguneko pilota partida

Andoni Elduaien 2025ko abu. 31a, 10:43

Olaizolak eta Alonsok lortu zuten atzo Zestoako Gazte Egunaren barruko ekitaldien barruan jokatutako eskuz binakako partida. Herritar ugari bildu zen frontoiko harmailetan bi bikoteek lehia ikustera. 

Atzo, zapatua, Gazte Eguna ospatu zuten Zestoan. Goizean, txirrindularien 38. Ondarbasoko Igoera jokatu zuten plaza eta Ondarbaso artean, eta bazkalosteko etenaren ostean, beste kirol hitzordu bat izan zen herrian: frontoi zaharreko eskuz binakako pilota partida. Gorriz aritu ziren Sasian eta Egaña, eta urdinez Olaizola eta Alonso.

Lehia estua bezain gogorra jokatu zuten lau pilotariek, eta azkenean atzo urdinez jantzita aritu ziren Olaizolak eta Alonsok lortu zuten garaipena. Ordea, gorriek –Sasiain eta Egaña– garesti saldu zuten garaipena; izan ere, 22-21 amaitu zen partida. Ohi bezala, herritar ugari bildu zen aire zabaleko pilotalekura bi bikoteen lehia ikusteko. 

(Argazkiak: Oier Arregi)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide