Datorren larunbatean, abuztuaren 30ean, izango da aurtengo Gazte Eguna, eta Antton Ao Povo! plataformak herri bazkaria antolatu du egun horretarako. Otordurako txartelak ostegunera bitartean izango dira salgai Portale eta Koiote tabernetan.
Bi menu jarri dituzte aukeran: txerri saiheskidun menua edo aukera beganoa. Txartelak 25 eurotan eskura daitezke, baina ikasleek nahiz langabeek 15 eurotan erosi ahal izango dituzte horiek.
2022an sortu zuten Antton Ao Povo! herri ekimena, Antton Olaizola deportatu zestoarraren etxeratzea eskatzeko eta herrian hainbat egitasmo egiteko.