Zestoako festak

Gazte Eguneko herri bazkarirako txartelak, salgai

Julene Frantzesena

Herritar ugari iaz bazkaritan.

Abuztuaren 30ean egingo dute aurten Gazte Eguna. Antton Ao Povo! herri ekimenak antolatu du bazkaria, eta txartelak Koiote eta Portale tabernetan eskura daitezke.

Abuztuaren 30ean izango da aurtengo Gazte Eguna, eta Antton Ao Povo! plataformak herri bazkaria antolatu du egun horretarako. Otordurako txartelak salgai daude dagoeneko Portale eta Koiote tabernetan.

Bi menu jarri dituzte aukeran: txerri saiheskidun menua edo aukera beganoa. Txartelak 25 eurotan eskura daitezke, baina ikasleek nahiz langabeek hamabost eurotan erosi ahal izango dituzte horiek.

2022an sortu zuten Antton Ao Povo! herri ekimena, Antton Olaizola deportatu zestoarraren etxeratzea eskatzeko eta herrian hainbat egitasmo egiteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide