Arroagoiko santio-santanak 2025

Herri kirol saioa egin dute Arroagoian, santio-santanekin jarraitzeko

Ihintza Elustondo 2025ko uzt. 26a, 12:57

Festetan murgilduta jarraitzen dute Arroagoian. Santio egunez, herri kirol saioa egin dute. Aizkoran, Biurri eta Joxan Etxeberria aritu dira, eta harri jasotzen, berriz, Elene eta Udane Ostolaza. 

Santio-santana festak ospatzen ari dira Zestoako Arroagoia auzoan ostegunaz geroztik. Atzo, ostiralez, ere izan zen zertaz gozatua auzoan. Goizean, sagardo nahiz patata tortilla lehiaketak eta pilota partidak izan zituzten, besteak beste, eta arratsaldean ere jarraitu zuen festak. Hain zuzen ere, herri kirol saioa izan zen, 18:30ean hasita. Aizkoran, Biurri eta Joxan Etxeberria aritu ziren, eta harri jasotzen, berriz, Elene eta Udane Ostolaza. Lanberri eta Naiara trikitilariek alaitu zuten giroa.

Ondoren, 22:30ean, argazki proiekzioa izan zen auzoan, eta 23:00etan hasita, Izer eta Alabier trikitilariekin dantzaldia. Festarako gogoz jarraitzen zuenak, berriz, 02:00etatik aurrera Indate DJarekin dantza egiteko aukera izan zuen.

Gaur eta bihar jarraituko du festak Arroagoian. Hona hemen egunotako egitaraua:

Gaur, larunbata:

  • 11:00. Meza nagusia.
  • Ondoren, hamaiketakoa eta bingoa jubilatuentzat, Akulu bertsolariak alaituta.
  • 17:30. Bakarrizketak, Ander Malbadi eta Mirari Martiarenarekin.
  • 19:00. Herritarren arteko herri kirolak.
  • 23:00. Bide Batez taldearekin erromeria.
  • 02:00. Indate DJa.

Bihar, igandea:

  • 11:00. Tolareko igoera.
  • 12:00. Altxorraren bila.
  • 14:00. Umeen bazkaria.
  • 16:30. Ume jolasak (izen ematea 16:00etan).
  • 17:30. Apar festa.
  • Jarraian, txokolatada.
  • 23:00. Iruzta taldearekin dantzaldia. Otarraren zozketa eta argazki lehiaketa.

(Argazkiak: utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide