Arroabeko hainbat bizilagunek parte hartu dute Karmengo jaietako paella lehiaketan. 11:00etan hasi dira kozinatzen, eta 14:00ak aldera aurkeztu dituzte paellak epaimahaiaren aurrera, gero denak elkarrekin bazkaltzeko. Epaimahaiak erabaki du Olatzek eta Ainhoak egindakoa izan dela paellarik onena, eta Gabrielek eta Cesarrek osatutako bikoteak eraman du aurkezpen onenaren saria.
Lehiaketan parte hartu dutenen artean, izan dira suaren aurrera bezperako gaua luzatuta iritsi diren batzuk. Horien arabera, paella on bat egiteko sekreturik onena "parranda egitea da". Beste batzuek adierazi dute lehiaketa irabaztea ez dela garrantzitsuena, paella goxoa egitea baizik.
Bazkaltzen indarrak hartuta, bihar 22:00etan Karmentxuk agur esan arte iraungo du festak Arroabean, eta bitartean, ez da egitekorik faltako. Gaur, kasurako, hiru musika talde igoko dira oholtzara: Bikabi, La Txama eta Indate.