Arroabeko San Isidro kalea trafikoarentzat itxita izango da hainbat orduz Karmen jaietan

Julene Frantzesena 2025ko uzt. 14a, 13:18

Arroabeko San Isidro kalea.

Bihar hasiko dira festak. Etzi 17:00etan itxiko dute kale hori ibilgailuentzat, eta hurrengo eguneko 08:00etan zabaldu. Ostegun iluntzetik astelehen goizera arte itxita egongo da kalea.

Bihar hasiko dira Arroabean Karmen jaiak ospatzen, eta festek irauten duten bitartean, egun batzuetan eta hainbat orduz, trafikoarentzat itxita egongo da San Isidro kalea.

Bihar, asteartea, zabalik izango da kale hori ibilgailuentzat, baina etzi 17:00etan itxiko dute eta hurrengo eguneko 08:00etan zabalduko dute.

Uztailaren 17an, ostegunez, berriz itxiko dute, eta asteleheneko 08:00etan irekiko dute atzera. Ondorioz, kale hori itxita egongo da ostegun arratsaldean, ostiralean, larunbatean eta igandean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide