Arroabean prest dute karmenetako egitaraua

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 26a, 08:00

Karmentxu panpina, Arroabeko Kultur Etxean. (Arroabeko Festa Batzordea)

Uztailaren 15etik 20ra ospatuko dituzte aurten Karmen jaiak Arroabean. Besteak beste, pala futbito eta pelota txapelketak, bazkari-afariak, puzgarriak, kalejirak eta kontzertuak antolatu ditu Arroabeko Festa Batzordeak.

Adin guztietako herritarrei zuzendutako egitaraua prestatu du aurtengo karmenetarako Arroabeko Festa Batzordeak. Karmen bezperarekin hasita, uztailaren 15etik 20ra bitartean ospatuko dituzte festak eta, urtero bezala, musikak garrantzia handia izango du. Larunbatean, Zumaiako Bikabi taldea oholtzaratuko da eta, atzetik, La Txama.

Hona hemen karmenetako egitaraua, osorik: 

Uztailak 15, asteartea: 

  • 18:00etan: Karroza eta Karmentxuren ongi-etorria.
  • 21:30ean: Parrillada eta txotx-a frontoian.
  • 23:00etan: DJ Patx.

Uztailak 16, asteazkena: 

  • 12:00etan: Meza.
  • 13:00etan: Itxaropena Dantza Taldearen emanaldia. 
  • 17:00etan: Herri Kirolak pentatloi erara.
  • 19:00etan: Sagardo dastaketa Erkizi eta Enaitz trikitilariek alaituta.

Uztailak 17, osteguna: 

  • 11:00etan: Futbito txapelketa. 
  • 12:00etan: Meza.
  • 14:00etan: Jubilatuen bazkaria. Ondoren, Elaia eta Jare Izagirre trikitilariak.
  • 17:30ean: Buruhandiekin kalejira.
  • 18:00etan: II. Etxera Esku Pilota Txapelketako finala. 

Uztailak 18, ostirala: 

  • 11:00etan: Ume jolasak.
  • 13:00etan: Umeen bazkaria.
  • 15:00etan: Puzgarriak. Ondoren, apar festa.
  • 19:00etan: Punttu Kakotx elektrotxaranga.
  • 21:00etan: Herri afaria.
  • 23:00etan: Bide Batez erromeria, DJ Costmix eta DJ Peru eta Pozo. Goizaldean, gaupaseroen jolasak eta gosaria.

Uztailak 19, larunbata: 

  • 11:00etan: Paella lehiaketa.
  • 14:00etan: Kuadrilen bazkaria.
  • 17:30ean: Albara Ganadutegiko enbolatuak Joxe Migel plazan. Ondoren, Zumaiko Karropoteua.
  • 23:00etan: Bikabi, La Txama eta DJ Indate.

Uztailak 20, igandea: 

  • 10:30ean: Txistulariak.
  • 11:00etan: Kalaka jolas kooperatiboak.
  • 13:00etan: Zestoako bandaren kontzertua.
  • 17:00ean: Buruhandiekin kalejira.
  • 17:30ean: Asto proba.
  • 19:00etan: Izer eta Alabierrekin erromeria.
  • 22:00etan: Karmentxuren agurra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide