Arroabeko karmenetako otorduetarako izena eman daiteke

Ane Olaizola 2025ko uzt. 2a, 09:58

Arroabeko festetako iazko herri bazkaria. (Intza Trula)

Hilaren 18an herri afaria egingo dute, eta hurrengo egunean, kuadrillen bazkaria. Baterako zein besterako, hilaren 11ra bitartean eman daiteke izena, Txaran. 

Arroabean ate joka dituzte karmenak, eta hango festa batzordeak zabaldu ditu otorduetarako izen-emateak ere. Izan ere, hilaren 18an, ostiralez, herri afaria egingo dute, eta biharamunean kuadrillen bazkariak hartuko du auzoa; baterako zein besterako izena eman daiteke hilaren 11ra bitartean, Txaran. 

Hilaren 18an herri afaria egingo dute, eta bi menu izango dira aukeran: helduen menuan iberikoak, entsalada mistoa, baserriko oilaskoa, txerri saiheskia parrilan, Eceiza etxeko pasteltxoak, kafea eta kopa eskainiko dituzte 25 eurotan; umeenean, berriz, patea, urdaiazpiko kroketak, hanburgesa eta saltxitxak parrilan patatekin eta izozkia eskainiko dituzte 14 eurotan. 

Hilaren 19an, berriz, kuadrillen bazkaria egingo dute, baina hori baino lehen paella lehiaketa hasiko da, 11:00etan. Bazkaltzen 14:00etan hasiko dira, honako menu honekin: entsalada eta paella, edaria, izozkia, kafea eta kopa. Helduek 15 euro ordainduko dute, eta umeek zortzi euro. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide