Museoen Nazioarteko Eguna izango da datorren igandean, maiatzak 18, eta horren harira, Ekainberri museoak eta Lili jauregiak doan bisitatzeko aukera izango dute herritarrek, beti ere sarrerak agortu bitartean.
Ekainberri museora joaten direnak Ekain kobazuloa aurkitu zuten arkeologoen azalean jarriko dira. Museoak azaldu duenez, gainera, bisita iluntasunean egingo dute, kaskoekin eta argiekin. Lili jauregian, berriz, Lilitarren ohorea antzezlana eskainiko dute, duela lau mendeko Gipuzkoa nolakoa zen erakutsiz. Erdi Aroko Lili jauregira jota, 400 urte atzera egiteko eta inguruaren orduko historia ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.
Bai museorako, bai jauregirako sarrerak online eta doan erreserbatu nahi dituztenek MuseoenEguna promozio kodea erabili beharko dute.